Durango, sormenaren lurraldea

Abenduaren 6tik 10era, Durangoko Azokaren 52. Edizioa ospatzen da. Hirugarren urtez, bost eguneko azoka ospatzen da eta azken urteetan bezala, zortzi gune ezberdinetan banatuta egongo da: Areto Nagusia (Landako Gunea), Ahotsenea (disko eta liburuen aurkezpenak), Saguganbara (haur eta familientzako gunea), Plateruena (formatu handiko kontzertuak), Irudienea (Ikus-entzunezkoen txokoa), Szenatokia (arte eszenikoak), Kabi@ (kultura eta eduki librea) eta Azoka TB. Aurten ere, nobedadez eta Kultur ekitaldiz beteta izango da Durango: 400 nobedade (257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta 27 bestelakoak), 240 stand, 200 ekitaldi… Egitarau osoa www.durangokoazoka.eus web gunean kontsulta daiteke.