Durangoko Azoka, urteurren borobila

Durangoko AzokaDurangoko Azokak urteurren borobila ospatzen du aurtengo edizioan. Kulturaren plazak 50 urte bete ditu eta hori ospatzeko, besteak beste, egun bat gehiago izango du eta abenduaren 4tik 8ra ospatuko da Landako Gunean eta Durango osoan zehar hainbat guneetan banatuta: Areto Nagusia, Szenatokia, Irudienea, Kabi@, Ahotsenea, Saguganbara, Plateruena eta Azoka TB. Gainera 50. urteurren hau ospatzeko hainbeste berrikuntza aurkeztu dituzte Azokaren antolatzaileek: Irudi marka berria, Azokaren historia liburu batean, kartel berezia eta Argizaiola saria sortzaileentzat.

Berrikuntzak
Aurtengo edizioko kartela iragartzeko, Durangoko Azokak Euskal Herriko margolari ezagun baten artelana izan du: Jose Luis Zumeta usurbildarra. Kartelaren bidez margolariak jendea azokara erakartzeko helburua isladatu nahi izan du. Gainera, DA! irudi marka berria estreinatu du, Durangoko Azoka markaren siglek osatutako marka laburra, sonoroa eta ikusgarria. Azokaren historioari errepasoa egiteko, Azokako egunetan Jesus Maria Arruabarrena eta Joseba Sarrionandiak idatzitako liburua aurkeztuko da, lehenak gertaera eta testigantzekin eta bigarrenak azken 50 urteetako euskal kulturgintzaren garaian garaiko kontakizun pertsonala eginda testuinguru lokala eta globala uztartuz. Azkenik, abenduaren 5ean Argizaiola saria Durangoko Azokaren sortzaileek jasoko dute San Agustin Kulturgunean.

250 ekitalditik gora
Urtemuga ospakizuna bihurtzeko nahian, 250 ekitaldiz gozatzeko aukera ematen dute: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, umeentzako jarduerak, tailerrak… dena 700 metroren barruan eta bost minutuko distantzian.
Azokaren inaugurazio ekitaldia aurten San Agustin Kulturgunean izango da Szenatokia gunean arratsaldeko 7etan. Azokari amaiera emateko hainbeste ekitaldi antolatu dira: 17.30eta Ahotsenean Lekord taldearen ‘Sokak’ ikuskizuna, 18etan Szenatokian ‘Zirko Anabasa’, 19.45tan Plateruenan Korrontzi taldearekin dantzaldia eta 19.45etan, Deabru Beltzak talde ezagunaren emanaldi ikusgarria egongo da ate itxierarekin batera.
Ez dago aitzakirik abenduaren 4tik 8ra danok Durangora, Euskal Kulturaren plazara.

AZOKAREN GUNEAK

Areto Nagusia

Euskal kulturaren gaineko gogoeta bultzatzeko asmoz eta etorkizuneko ildo eta estrategiak garatzen laguntzeko, aurten ere Hitzaren plaza ‘Gogoetaren plaza’ bihurtuko da. Aurtengo mahai-inguru eta solasaldien goiburua ‘Biharkoak Gaur’ izango da eta bertean Andoni Egaña,  Ruper Ordorika, Jose Mari Agirretxe ‘Porrotx’… arituko dira. Abenduaren 5etik 8ra bina saio egingo dira egunean.

Ahotsenea

Aurten 120 emanaldi baino gehiago egongo dira, 70 zuzenekoak eta 50 solasaldi. Solasaldien gunea aurten Landako barruan egongo da eta bertan, 42 liburu eta 9 diskoen aurkezpena egongo da. Gainera, lehen aldiz irakurketa dramatizatuak egongo dira literatura solasaldietan, musikaz lagundurik. Zuzenekoei dagokienez, karpa iazko toki berberean egongo da, eszenatoki birekin.

Irudienea

Ikus-Entzunezkoen plaza ekimenez josita dago bost egunez. Erakusleiho izateaz gain, hausnarketa eta iritzi trukaketarako gunea izango da. Egitarauaren barnean: Kameratoia, euskal zinemagintzaren belaunaldi berriekin mahai ingurua, EHUko ikasleen film laburren emanaldia, pelikulen proiekzioak (Amama ta Euskal Harriko ABDak)…

Saguganbara

Umeentzako eta familientzako jarduera ugari izango ditu: hamabi ipuin kontalari, 19 tailer…

Kabi@

Aurtengo nobedadea gune honen espacio fisikoa izango da: domo geodesiko baten barnean egongo da, hau da, kabi itxura hartuko du baina bertara sartzeko Landako gunetik igaro beharko da. Bertan tailer eta hitzaldi ugari egingo dira.

Plateruenea

Kontzertu handien plaza izango da beste urte batez. Izen handiko musika taldeak arituko dira bertan: Audience, Olatz Zugazti eta Korrontzi, Esne Beltza…

Szenatokia

San Agustin Kulturgunea arte eszenikoen plaza bihurtzen da Azokako egunetan. Bertan Zirko Anabasa (nobedade nagusiena) eta Eskutitzak antzezlanak izango dira. Jose Luis Zumentaren lan bi ere ikusgai izango dira gune honetan. Gainera, gune honek inaugurazio ekitaldia eta Argizaiola Sarien banaketaren egoitza ere izango da.

AzokaTB

Azoka TBk emisio jarraitua eskeiniko du zuzenean streaming bidez Azokako web orrialdean: www.durangokoazoka.eus