Galdeketaun berriz martxan

galdeketaun anuncioAzaroaren 25etik urtarrilaren 25era, Bilboko udaleko euskera eta hezkuntza sailak, Nontzeberri kultura atariarekin elkarlanean, Galdeketaun izeneko lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du. Ekimena 12 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dago eta bere helburua, euskera, gazteak eta teknologia berriak uztartzea da, beti ere, euskeraren erabilera gazteen artean erabiltzeko asmoarekin. Galdeketaun dispositibo mugikorretan jolasteko lehiaketa da eta martxan hasteko Google Play Storetik jaitsi behar da lehiaketaren app-a. Jolasa honetan datza: parte hartzaile bakoitzak 15 minututan 30 galderari erantzun zuzena eman beharko die. Partehartzea doakoa da.